Harrera ona izaten ari da …eta kitto! Euskara Elkarteak berbalagunei astero proposatzen dien lehiaketak

Harrera ona izaten ari da …eta kitto! Euskara Elkarteak berbalagunei astero proposatzen dien lehiaketak
ETA KITTO 2020, Mai 06

Astean birritan proposatzen die lehiaketa …eta kitto!-k Berbetan programako berbalagunei, whatsapp bidez: argazkian desitxuratuta agertzen diren Eibarko kaleak asmatu, edo herriko pertsonaia ezagun bat, aspaldikoa edo gaur egungoa… Ez dira proba errazak izaten, pistak ere ematen dira, eta berbalagunek jo eta ke jarduten dute erantzuna asmatu arte. Taldekideen artean “pikerik” ere ez da falta izaten. Astean behin mintzapraktika egiteko aukera izateaz gain, bestelako ekintzak ere eskaintzen dizkie …eta kitto!-k berbalagunei, horien artean honako lehiaketa hau. Hasiera batean astean behin eskaintzen zitzaien, baina etxealdian gauden honetan, eskaintza handitzea erabaki du elkarteak eta astean bi aldiz proposatzen die jolasa. Bestalde, aurrez aurre elkartu ezin direnez, horren modan jarri diren bideo-deien bitartez elkartzen ari dira asteotan euskara praktikatzeko. Eta era berri horrek funtzionatzen dihardu, 9 talde elkartzen baitira ordenagailu edo telefonoaren bitartez. Momentuz, behintzat, horrela egin beharko dute. Ikasturte amaieran, eta egoerak laguntzen badu, urteroko afari-meriendan elkartuko dira berbalagunak ikasturteari agur esateko.

Indalezio

kaleak asmatu

 

 

 

 

 

UEU-Irakaskuntza-Master

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »