Errebal afariketan, Afariketan eta Jazinto Olabeko ludotekan parte hartzeko aurrematrikula gaur ireki da

0    Hezkuntza 
ETA KITTO ETA KITTO
Errebal afariketan, Afariketan eta Jazinto Olabeko ludotekan parte hartzeko aurrematrikula gaur ireki da
ETA KITTO 2023, Ira 18

2023/2024 ikasturtean zehar Astixak antolatzen dituen Errebal Afariketan, Afariketan eta Jazinto Olabeko ludotekan parte hartu nahi dutenek irailaren 18tik 24ra bitartean egin beharko dute matrikula  Internet bidez.

ERREBAL Afariketan:
Errebal plazan eta Indianokua gaztelekuan egingo den programa da. Bi talde nagusi ditugu, alde batetik 2018. urtean jaiotako haurrak (Haur Hezkuntzako 3. mailakoak) eta bestetik Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeak. Haur hezkuntzako haurrek astean bi egunez izango dute zerbitzua ordu beteko iraupenarekin eta Lehen Hezkuntzako haurrek astean bi eguneko zerbitzua ordu eta erdiko iraupenarekin. Izen-ematea: Irailaren 18tik 24ra. Derrigorrezkoa online egitea. https://formularioak.eibar.eus/eu/errebalafariketan2023-2024

Afariketan:
Arrateko Andra Mari ikastetxean eta Tiburtzio Anitua 27ko lokalean (Amaña) egiten den egitasmoa da. Bi talde nagusi daude, alde batetik 2018. urtean jaiotako haurrak (Haur Hezkuntzako 3. mailakoak) eta bestetik Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeak. Haur hezkuntzako haurrek astean bi egunez izango dute zerbitzua ordu beteko iraupenarekin eta Lehen Hezkuntzako haurrek astean bi eguneko zerbitzua ordu eta erdiko iraupenarekin. https://formularioak.eibar.eus/eu/afariketan2023-2024

Jazinto Olabeko ludoteka:
Jazinto Olabeko zerbitzua Haur Hezkuntzako 3. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitartean dauden haurrentzat da.
Ludoteka astelehenetik ostiralera zabalik egongo da. https://formularioak.eibar.eus/eu/ludoteka2023-2024

TALDEAK, PREZIOAK eta INFORMAZIO GUZTIA UDALAREN WEBGUNEAN

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »