Gurasoentzat hainbat hitzaldi antolatu dituzte urritik azarora bitartean

Gurasoentzat hainbat hitzaldi antolatu dituzte urritik azarora bitartean
2020/10/19 eta kitto!
Eibarko Udalaren Gizarte Zerbitzuen sailak eta herriko guraso elkarteek hitzaldi ziklo berria antolatu dute urriaren 21etik azaroaren 11ra bitartean, "Gurasoak Martxan" programaren barruan. Gurasoei zuzendutako jarduera honetan parte hartzeko derrigorrezkoa da izena ematea, bai Gizartekintzan bertan gizartekintza@eibar.eus helbidean, bai seme-alaben ikastetxeko Guraso Elkartearen bidez. Formazioa eskaintzeaz gain, jarduera hauen helburua seme-alabekiko komunikazioaren gainean gogoeta egitea da. Antolatzaileen berbetan, “hitzaldiak, ahal dela, gurasoentzat izango dira, seme-alaben eskola-adinaren arabera, nahiz eta parte-hartzea librea izan”.

Portaleko areto nagusian izango dira saioak, arratsaldeko 18:00etatik 19:30era eta aurten, presentzialak izateaz  gain, online ere emango dira, Udalaren YouTube kanal ofizialean, partehartzea errazteko eta informazioa zabaltzeko (gehien jota 31 pertsona bertaratu daitezke aretoan). Hitzaldiak Hazkundek emango ditu, jarraian azaltzen diren egunetan:

  • Urriak 21: “Cómo nos afecta el Covid social y psicológicamente”.

  • Urriak 28: “Adecuarse a la situación actual como padres y madres”

  • Azaroak 3: “Jazarpenaren aurrean nola erantzuten duten justiziak eta familiak”. Hitzaldi hau euskaraz izango da.

  • Azaroak 11: “Adicciones sin sustancia: redes sociales, juegos,..”