IZASKUN ORTEGA, La Salle: “Internet bidezko hezkuntza ongi dago, baina ikasleekin egotearen falta igartzen dugu”
2020/03/30
16:00
eta kitto!
Ia hiru aste daramatzate herriko ikasleek eskolara joan barik. Etxetik dihardute ikasten eta oraindik ez dakite noiz itzuli ahal izango diren gelara berriz. Izaskun Ortega La Salleko zuzendariak azaldu digunez, ahalegin handia egiten dihardute ikasleen jardunak bide normalenetik jarraitu dezan. 2 eta 18 urte bitarteko ikasleak dituen ikastetxea izanik, La Sallek egoera honi nola egiten dion aurre jakin nahi izan dugu. Klaseak modu telematikoan emateaz gain, hainbat erronkak bota die ikasleei sare sozialetan (@LaSalleEibar).
- Hiru aste daramatzazue ikastetxean klaseak eman barik. Nola antolatu zarete klaseekin jarraitzeko?
Talde lan handia eginez: ziklo eta etapa bakoitzean gauzak antolatuz, eguneroko bilera telematikoak mantenduz. Orain koordinazioa eskolan gaudenean baino estuagoa izan behar da eskola ezberdinetako lana partekatuz, iritziak elkartrukatuz, egiteko erak aztertuz eta konpartituz. Ia egunero izaten ditugu bilerak bideokonferentzia bitartez.
- La Salleren kasuan 2 urtetik 18 urtera arteko ikasleak dituzue. Nola jarduten duzue?
Gure helburua familia guztiei erantzuna ematea da eta kontziente gara errealitate desberdinak ditugula. Beharrak dituzten familien ondoan egotea garrantzitsua da momentu honetan. Haur Hezkuntzako (HH) etapan, adibidez, proposamen pedagogiko malgua egiten zaie familiei. Astero seme-alabekin landu ditzaketen webguneak bidaltzen dizkiegu, eta aurreidazketako eta aurreirakurketako lanekin jarraitzera animatzen ditugu. Hala ere, kontuan izan behar dugu baliabide teknologikoen mende eta gurasoen prestutasunaren esku daudela (guraso batzuek lanean jarraitzen dute). Bestetik, Lehen Hezkuntzako (LH) etapan proposamen didaktikoa jasotzen dute astero eta ikasleek agindutako lanak egiten dituzte. Mailaren arabera antolaketa eta harremana desberdina da. 3. mailan, adibidez, eskolan erabiltzen den Snappet metodologiarekin dabiltza matematika eta hizkuntzak lantzen, eta Hangouts aplikazioa erabiltzen dute elkarrekin konektatuta egoteko. Azkenik, DBH eta Batxilergoko etapetan online dihardugu lanean arazo handirik gabe. Hiru urte daramatzagu ‘1X1’ proiektuarekin.
- Bat-batean gertatutako egoera izanik, zeintzuk dira egoera berri honetan sortu zaizkizuen arazorik handienak?
Ez gaitu hain umezurtz harrapatu. Plataforma digital propio batean, Salleneten, egiten dugu lan aspaldi eta edozein tokitatik interneten bidez ikasleak zein irakasleak konekta daitezke eta baliabideak sortu, igo eta ikusi. Bestalde, azkenengo bi urteetan irakasleek Google for education ikastaroak jaso eta ziurtagiriak atera dituzte. Maila gorenetan ezinbesteko erraminta bihurtu zaigu. Bestalde, La Sallek proiektu honetan sarean lan egiten duenez, teknologiaren funtzionamenduaz arduratzen den IKT talde bat dugu. Hiru aste hauetan jo eta su ari da lanean dauzkagun zailtasun guztiei erantzuna emanez.
- Ikasle guztiek dituzte etxetik ikasten jarraitzeko baliabideak?
Tutoreen bidez familiekin harreman estua izaten ahalegintzen gara eta baliabide teknologikoak behar dituzten familiei eskolak dispositiboak utzi dizkie. Internetekin arazorik badute, proposamen didaktikoa paperean jaso dezaten arduratzen gara.
- Nolakoa da ikasleen egunerokoa orain? Ordutegi bera mantentzen duzue?
Etapa baxuenetan dauden umeen familiei astelehen goizean bidaltzen zaie proposamen didaktikoa. LHtik gora, ikasleen ordutegiaren arabera saioak eta lanak prestatzen zaizkie. Ikasleen autonomia handiagoa den mailetan tutoreek jarraipen zehatza egiten dute, bai zalantzak argituz bai ikasleak animatuz, egoera hau oso berezia izaten diharduelako eurentzat. Kontziente gara gurasoen egoera askotan ez dela batere erraza, batzuek lana galdu dutelako, eta hori da kezkarik handiena, batzuek ez dutelako baliabide teknologikoak erabiltzeko formaziorik eta abar. Bestalde, umeen adina txikia denean malguak izan behar gara, familiak ez dira zapalduak sentitu behar. Bigarren hezkuntzan, ostera, orduz orduko lana proposatzen zaie. Zenbait klase bideokonferentziaz ematen dira, eta beste batzuetan lana proposatu, jaso eta ebaluatu. Ikasleek errutinarekin jarrai dezaten ahalegintzen ari gara.
- Ikastetxean zenuten ikasteko erritmoa bera jarraitzen duzue edo ahalegin berezia egin behar da egoera eta ikasteko ekosistema berria delako?
Ekosistema ezaguna da, baina ez da berdina aurrez aurreko edo internet bidezko hezkuntza. Irakasleek izugarrizko lana dihardute egiten jarduerak eta klaseak prestatzen, eta baita ikasleek dituzten zalantzak argitzen ere. Jarduera horretan ezinbestekoa da familiek egiten diharduten ahalegina. Internet bidezko hezkuntza ongi dago, baina ikasleekin egotea falten botatzen dugu.
- Ikasle eta irakasleen artean zuzeneko harremana eduki barik, euren arteko harremana aldatu egin da? Eta ikasleen artekoa?
Harreman estua mantentzen ari gara, bai familiekin bai tutoreekin. Batxilergoko 2. mailako familia guztiekin eta ikasleekin egin dute berba tutoreek. Oso egoera berezia da eta ikasleak oso urduri daude. Ahal dugun neurrian eurekin gaudela sentiarazi nahi diegu. Bestalde, beste mailetako tutoreak gelako ordezkariekin harremanetan daude eta hauek gelako beste kideekin.
- Lehenik 15 eguneko konfinamendua ezarri zuten, luzatu egin zuten gero, eta ez dakigu ikastetxeak noiz zabaldu ahal izango diren. Zein da zuen aurreikuspena? Ikasturtea luzatzea posible da?
Nik uste dut hori ez dagoela ikastetxeen esku. Agintariek ezarriko dizkigute bueltatzeko epeak eta ikasleekin egoteko momentuak. Bestalde, Batxilergoko 2. mailako ikasleek badakite uztailean izango dutela USE (Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa) proba, beraz guk ere egutegia aldatu beharko dugu beraien beharretara moldatzeko.
- Ikastetxeak urte hasieran zituen helburuak bete ahal izango dira?
Aurrez aurreko hezkuntza egon ezean oso zaila da helburu guztiak lortzea. Telematikoki ezin da landu gure ikasleen izatea, pertsona giza haztea. Estimuluak jasotzen jarrai dezaten saiatzen gara balioetan hazteko, baina ezinbestekoa da elkarrekin bizitzea eta hezitzaileen ezinbesteko testigantza. Gure ikasleekin egunerokotasuna laster partekatu ahal izatea nahi genuke. Bien bitartean, eskaintzen dakigun onena emango diegu.
- Nolabaiteko normaltasun egoerara itzuliz gero, neurri bereziak hartu beharko dituzue?
Momentuz ez dakigu noiz eta nola bueltatuko garen. Bueltatzeko momentuan gizarteak dituen neurrietara moldatu beharko gara. Uste dut normalizazio prozesuan ikastetxeak azkenetarikoak izango garela. Geletan, adibidez, pertsonen arteko 2m-ko distantzia lagatzea ezinezkoa da, ez dago espaziorik.
- Honek guztiak nola eragin ahal die ikasleei?
Hasieran, urduritasunak eta estresak jota zeuden. Dena dela, orain badirudi lan-jarduerarekin poliki-poliki aurrera goazela. Hasierako egunak oso estresagarriak izan ziren eurentzat. Ez zekiten etxeko lanekin nola hasi, klaseetara online konektatu behar ziren, nolakoa izan behar zen ebaluazioa… Guzti honek gizarte bezala markatu egingo gaituela uste dut, eta umeak zein gazteak are gehiago.