“Sormenerako Hezkuntza, artea esperimentatuz” ikastaroa prestatu du UEUk

0    Euskara, Hezkuntza, UEU 
UEU UEU
“Sormenerako Hezkuntza, artea esperimentatuz” ikastaroa prestatu du UEUk
ETA KITTO 2016, Ots 01

UEUk “Sormenerako Hezkuntza, artea esperimentatuz” onLine ikastaroa prestatu du udaberriko eskaintzaren baitan. Ikastaroa otsailaren 13an hasiko da eta oraindik izena emateko aukera dago. Irakaslea Bittor Camara Hierro da. Irakurri unibertsitatea.net atarian egin diogun elkarrizketa.

Ikastaro honetan sormenerako gaitasuna eta arte esperimentazioa landuko dira. Sormena gizakiek ideia, kontzeptu, objektu berriak, horien arteko loturak zein problema baterako soluzioak irudikatu, pentsatu eta sortzeko duten ahalmen psikosoziologikoa da, artearen nahiz zientziaren aurrerapenerako elementu garrantzitsuena dena. Ildo horretatik, ikastaroak hau proposatzen du: teknika berritzaileen bitartez, sormen ahalmen hori garatu eta jorratu ahal izateko bideak zabaltzea. Bakoitzaren sormena abiapuntu eta helmuga harturik, bidean agertzen zaizkigun zailtasunak gaindituz egingo dugu bidaia.

Arteak, arte mugimenduek, artistek eta beraien lanak sormen prozesuan parte har dezaten ezinbestekoak ditugun metodologia eta ezagupenak landuko ditugu, beti-ere esperimentazioa bide izango dugularik. Ikastaro honek norberaren eta ingurukoen sormena garatzeko oinarrizko tresnak eskaintzen ditu.

Ikastaroaren helburuak:

  • Bakoitzak bere baitan dituen baliabideak kontuan hartuta, sormena lantzea.
  • Artea eta esperimentazioa sormen baliabide bezala bultzatzea.
  • Sormenaren eta artisten arteko erlazioa haurren ingurunean ezagutzea.
  • Sormen ahalmenaren inguruko mitoekin apurtzea.

Izena eman nahi baduzu, sartu UEUren web gunera.

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude