Trantsizio ekosozialari buruzko jardunaldia eta Dokumentazio Kudeatzaileen IX. Bilkura egingo dira bihar Markeskuan

0    Hezkuntza 
ETA KITTO ETA KITTO
Trantsizio ekosozialari buruzko jardunaldia eta Dokumentazio Kudeatzaileen IX. Bilkura egingo dira bihar Markeskuan
ETA KITTO 2023, Eka 29

Bihar goizean Trantsizio ekosoziala ekonomia sozialaren bidetik: zer egin hezkuntzaren esparruan? izenburuko jardunaldia egingo da Markeskua jauregian, Udako Euskal Unibertsitatearen egoitzan. Jardunaldi hau GEZKIk, EKOPOLek eta UEUk elkarlanean antolatu dute, 51. Udako Ikastaroen egitarauaren baitan. Antolatzaileek azaldu dutenez, “trantsizio ekosoziala lantzeko zer motatako dinamika eta materialak sortu diren ezagutzea izango da lehen helburua, Euskal herriko hezkuntza formal eta ez-formaleko esparru ezberdinetan (Eskola Publikoa, ikastolak, Lanbide Heziketa, Unibertsitatea eta Ingurugiro herri hezkuntzan). Ondoren, bi esperientzia inspiragarriren lanketa kolektiboaren bitartez, ekonomia soziala ardatz hartzen duten adibideak hezkuntzan nola txerta daitezkeen lantzea izango dugu xede. Azkenik, mugimendu ekologistan diharduten gazteen ahotsak entzungo ditugu, eta aurrera begirako erronka nagusiak aztertuko”.

Jardunaldi honekin batera, bihar bertan Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen IX. Bilkura. Liburutegi espezializatuak: Espezializazioaren bideak, aniztasunaren isla: dokumentazio-zentroak eta liburutegi espezializatuak izenburukoa ere egingo dute Eibarren. Eta, astelehenetik aurrera, 51. Udako Ikastaroak eskaintzen hasiko dira Markeskuan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »