Bista Eder Eulogio Garate eta Mutiolarekin lotzen duen igogailua zerbitzuz kanpo egongo da hilaren 18, 19 eta 20an

Bista Eder Eulogio Garate eta Mutiolarekin lotzen duen igogailua zerbitzuz kanpo egongo da hilaren 18, 19 eta 20an
ETA KITTO 2022, Mai 17

Bista Eder kalea Eulogio Garate eta Mutiolarekin lotzen duen igogailua zerbitzutik kanpo egongo da hurrengo egunetan, maiatzaren 18, 19 eta 20an, Bista Ederreko 12. zenbakian dagoen eraikina eraisteko lanak direla eta. Zehazki, zerbitzua 08:00etatik 16:00etara etengo da, ordu-tarte horretan egingo baitira lanak.

Obrak eragindako gainerako neurriak, hala nola Portalearen ondoko eskaileretarako sarbidea ixtea eta Errekatxuko bidean, Errekatxu eta Bista Eder kaleen artean, ibilgailuak eta oinezkoak aldizka igarotzea, aldaketarik gabe mantenduko dira.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »