Datorren astean hasiko dira Errekatxuko obrako hondakinak kentzeko lanak

Datorren astean hasiko dira Errekatxuko obrako hondakinak kentzeko lanak
ETA KITTO 2023, Ira 01

Udaletik jakinarazi dutenez, Errekatxu kaleko 5. zenbakia eraitsiko dute datozen egunetan eta, horretarako, autogrua bat jarri behar da Elogio Garate kalea. Hori dela eta, kalea itxita egongo da irailaren 5ean eta 6an, 08:00etatik 17:00etara. Gainera, datorren eguaztenean (irailak 6), Errekatxuko obrako hondakinak kentzeko lanak hasiko dira. Hori dela eta, oinezkoentzako desbideratzeak seinaleztatuko dira gaur, eta lanak amaitu arte oinezkoek Bidebarrieta kalean erabili beharreko zebrabideak markatuko dituzte ere. Lan hauek 6 hilabeteko iraupena izango dutela dago aurreikusita.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »