Eibarko Zarata Mapa aurkeztuko dute astelehenean

Eibarko Zarata Mapa aurkeztuko dute astelehenean
2022/06/01 eta kitto!
Eibarko Udalak herriko Zarata Mapa egin du eta ekainaren 6an, astelehenean, 18:00etan, Udaletxeko pleno aretoan aurkeztuko du herritarren aurrean.

Mapa guztion eskura egongo da hilabetez eta nahi duenak eskuragarri izango du Hirigintza eta Ingurumen Saileko bulegoetan (udaletxean). Era berean, Udalaren webgunean ere eskuragarri egongo da.

Hilabete hori pasa ondoren, Udalak bi hilabete epea izango du Zarata mapa onartzeko, alegazioak aintzat hartuta.