Hasi dira banku batzuk ostadarraren koloreekin margotzen

Hasi dira banku batzuk ostadarraren koloreekin margotzen
2021/06/03 eta kitto!
Beste hiri batzuetako adibideari jarraituz, boluntarioek osatutako talde batek LGTBI+ mugimenduak ikur modura darabilen ortzadarraren koloreekin margotuko ditu hainbat jarleku, "Eibarren LGTBI+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko". Arduradun baten laguntzarekin, Untzagako eserlekuetako batzuk margotzen hasita daude eta bihar ere horretan arituko dira beharrean. Andretxeak martxan ipinitako ekimenaren baitan, herriko hainbat tokitan margotuko dituzte bankuak, ekaineko  barixakuetan (11n eta 25ean), 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara bitartean.