Herriko hainbat toki argiteria publiko barik geratu dira, kilometro bat kable lapurtu dutelako

Herriko hainbat toki argiteria publiko barik geratu dira, kilometro bat kable lapurtu dutelako
2022/03/01 17:09
eta kitto!
Udalak jakinarazi duenez, azken egunetan Eibarko hainbat kale eta gunetan argiteria publiko barik daude, ia kilometro bat kableatu lapurtu dutelako. Gertatutakoaren inguruko salaketa egin dut, eta azken egunotan lanean ari dira kableak ahalik eta lasterren berritzeko. Ertzaintzan aurkeztutako salaketaren arabera, aurreko astean gertatu zen lapurreta: brigadako argiketariek kable-sarean kalteak aurkitu zituzten eta mantentze-lanen arduradunari jakinarazi zioten.

Kaltetutako puntuak honako hauek dira: Elgetarako bidea (zazpi farolako tartean); Azitaingo industrialdean dagoen saskibaloi-kantxa, non barrutiko kableatu osoa lapurtu zuten; Erisonoko industrialderako sarbidea, non sei farolaren arteko kableak lapurtu zituzten; eta Aldatze ingurua, bi farolaren arteko tartean.