Iñaki Arriola sozialistak Ingurugiro, Herrilan eta Etxebizitza sailburu kargua hartu du

Iñaki Arriola sozialistak Ingurugiro, Herrilan eta Etxebizitza sailburu kargua hartu du
2016/11/28 eta kitto!
Iñaki Arriola eibartarrak gaur egin dio zin Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro, Herrilan eta Etxebizitza sailburu karguari. Izendapenaren harira Arriolak egindako adierazpenen arabera, “ohorea eta erantzukizuna”, gauza biak ekarri dizkio kargurako izendatzeak. Hala ere, aurretik ere, Patxi Lopez lehendakariarekin Etxebizitza eta Garraio sailburua izan zela gogora ekarrita, “kargua ezaguna zaiola” gaineratu du. Eusko Jaurlaritzako hamaika sailburu berriek karguari zin egin diote gaur goizean Ajuria Enea jauregian. Formula tradizionalari jarraituta, Gernikako Estatutuaren ale baten gainean eskuak jarrita egin diote zin karguari, hau da, “Euskadiren zerbitzuan” eta “legearen arabera” hartzen duten agintea “zintzo eta leialki” erabiltzea hitz emanda.

arriola-sailburu-2 arriola-sailburu-3