[ARGAZKIAK] San Juan Kontzertu arrakastatsua eskaini dute gaur eguerdian Untzagan

[ARGAZKIAK] San Juan Kontzertu arrakastatsua eskaini dute gaur eguerdian Untzagan
2021/06/24 eta kitto!
Gaur eguerdian eman du San Juan Kontzertua Usartza Txistulari Taldeak, Lizarrako dultzaineroek, metalezko boskoteak eta Iraide Ansorenak lagunduta. Goizean sirimiria zegoela eta, badaezpada udaletxeko arkupeetan eskaini dute emanaldia, Untzaga plazan egin beharrean. Ordubete inguruko iraupena izan duen kontzertua zuzentzen Enrique Montero aritu da eta, intrumentu ezberdinen batuketari esker, entzuten egon den jendeari asko gustatu zaio eta amaieran askok zoriondu dituzte musikariak. Txistulariek kontzertu berezi hau aukeratu nahi izan dute maiatzaren 7an hil zen Elena Perez, urteetan Usartza Txistulari Taldeko zuzendaria izandakoa gogoratzeko.

[foogallery id="110762"]