ARGAZKIAK | Eibartar asko joan dira elizara San Blas opilak bedeinkatzera

ARGAZKIAK | Eibartar asko joan dira elizara San Blas opilak bedeinkatzera
2023/02/03 13:45
eta kitto!
San Blas eguna izanik, ohiturari jarraitu diote eibartar askok aurten ere eta, goizean herriko elizetan egin diren ospakizunetara joan dira, sanblasak bedeinkatzera. San Andres parrokian 11:00etan egin den ospakizunean jendetza batu da eta, Pedro Laskurain parrokoak opilak bedeinkatu ondoren, Arrateko Amari kantuan amaitu da elizkizuna. Irteeran, aspaldiko partez ilara luzea osatu da eliza pareko eskulturekin argazkia egiteko.

Gaur arratsaldean, Karmengo Amaren elizan eta San Andres elizan egingo diren mezetan, berriz ere egongo da opilak bedeinkatzeko aukera. Eta Azitaingo elizan eta San Agustinen, berriz, gaur ez da bedeinkapenik egingo, baina domekako mezan bedeinkatuko dituzte sanblasak.

[foogallery id="126547"]