Aurkeztu dituzte uztailaren 5ean hasiko diren Amañako jaiak

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Aurkeztu dituzte uztailaren 5ean hasiko diren Amañako jaiak
ETA KITTO 2019, Eka 28

Gaur eguerdian aurkeztu dituzte uztaileko lehen asteburuan ospatuko diren Amañako jaiak. Jose Antonio Alberdi “Goma” pozik agertu da ekitaldira jende asko joan delako eta jaietan ere hala izatea espero duela adierazi du. Jarraian aurtengo egitaraua daukazue:

Barixakua 5

 18.30: Kuadrilen jaitsiera, Dorreetatik Amañako plazaraino, Ermuko Irulitxa txarangarekin.

19.00: Jai hasierako txupinazoa, Oskar Artetxe Eibar FT-ko jokalari ohiaren eskutik.

19.30: Kalejira, Ermuko Irulitxa txarangarekin.

20:00: Umeendako joko-jaialdia, Gorritirekin.

21.30: Herri-afaria. Nahi duten guztiek eman dezakete izena Azkena tabernan.

23.15: Musika kontzertu itzela, Skakeitan, Esne Beltza eta Josetxu Piperrak & the Riber Rock Band taldeekin.

Zapatua 6

10.00/15.00: Artisau Azoka. Amañako plazan.

14.30: Herri-bazkaria: paella. Plazan bazkaltzen ez duenari ez zaio edaririk zerbitzatuko.

16.30: Umeendako parkea, gaztelu puzgarriekin.

19.00: Herri-sardinada. Amañako plazan.

19.30: Kallejonada, “México Lindo Sí Señor” mariatxiarekin.

20.00: Kontzertua, “México Lindo Sí Señor” mariatxiarekin.

22.15: Helduen danborrada, Ermuko Irulitxa txarangarekin.

00.15: Su artifizialak, Pirotecnia Zaragozanarekin.

00.30: Berbena.

Domeka 7

11.00: Meza, Sostoa abesbatzarekin, Amañako parrokian.

12.00: Salda eta txorizoa bildutako guztientzat.

12.30: Umeen danborrada, Ermuko Irulitxa txarangarekin.

14.00: Ogitartekoak danborradan jardundako ume guztientzat.

18.00: Pirritx, Porrotx eta Mari Motots munduko pailazo onenen ikuskizuna.

19.00: Txorizo-ogitartekoak, Amaña plazan.

19:30: Txokolate-jana, ume guztientzat.

20:00: Berbena, Mugi Panderoarekin.

22:30: Jaien amaiera.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »