Urtero bezala, aurten ere Hiru Errege Magoak Eibarrera bisita egin zuten urtarrilaren 5ean. Arratsaldean Ipurua kiroldegian egon ziren, Ipurua dantza garaikide taldeak, Eibarko Balletak, Kaxak eta Ipurua Gimnasia Erritmika taldeak eskainitako erakustaldia ikusten eta, ondoren, herriko kaleak karroza gainean zeharkatu zituzten. Kabalgatan Eibarko Musika Bandaren, antortxadun pajeen eta kale-antzerki ikuskizuna eskaini zuten aktoreen laguntza izan zuten. Jarraian dauzkazue dantza erakustaldian eta kabalgatan grabatutako bideoak.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri