Gaur arratsaldean agurtuko ditugu Aratosteak, Errebalen umeentzat egingo diren jarduerekin

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Gaur arratsaldean agurtuko ditugu Aratosteak, Errebalen umeentzat egingo diren jarduerekin
ETA KITTO 2023, feb 21

Gaur Aratoste Martitzena da eta, beraz, jaiak agurtuko ditugu. Baina, aurretik, arratsaldean umeendako ekitaldiak egingo dira Errebal Plazako parke estalian. Hemen daukazue egitaraua:

    • 17:00 -18:30 Errebal plazan, umeendako jolasak Astixaren eskutik.
    • 18:30 Sardinaren entierru txikia Jainaga trikitilariek lagunduta.
    • 19:00 Umeendako diskoteka Errebal plazan  Arima Cool Tour taldearekin.

Bestalde, Eguen Zurian hasi ziren ospakizunen laburpena BIDEOAN jaso dugu zuentzat:

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »