Zabalik da 2026ko San Andres jaien kartel lehiaketa

Urriaren 1etik 31ra aurkeztu ahal izango dira lanak, eta izen-ematea online egin beharko da.
Zabalik da 2026ko San Andres jaien kartel lehiaketa
2025eko San Andres jaietako kartel irabazleak.
2026/10/01 12:24
Irati Alvarez Malaxetxebarria

2026eko San Andres jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu du Eibarko Udalak. Urriaren 1etik 31ra, bi egunak barne, aurkeztu ahal izango dira lanak.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek online eman beharko dute izena Udalaren webgunearen bidez. Horretarako, izen-emateko formularioa bete beharko dute.