Gaurtik domekara ospatuko dira XXXVII. Dia das Letras Galegas jaiak Eibarren

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Gaurtik domekara ospatuko dira XXXVII. Dia das Letras Galegas jaiak Eibarren
ETA KITTO 2022, Mai 06

Galiziako Etxekoen eskutik, gaurtik domekara ospatuko dira XXXVII. Dia das Letras Galegas jaiak, Florencio Delgado Gurriaran poetaren omenez. Gaur 19:00etan jai-batzordearen taberna zabaltzearekin batera egingo du eztanda jaiak Urkizun. Olagarroa, enpanada, Albariño eta Ribeiro ardoak… dastatzeaz gain, Os Galaicos taldekoen musika, pailazoen ikuskizuna eta Solara orkestrarekin dantzaldia prestatu dituzte jaien lehen egunerako. Jaiak asteburu osoan jarraituko du. Hemen daukazue egitarau osoa:

Maiatzak 6, ostirala
19:00 Jai batzordearen taberna zabaltzea. Gaita-poteo, Os Galaicos-ekin. Umeendako pailazoak (Lekim Animazioak).
22:00/00:00 Dantzaldia, Solara orkestrarekin.
00:00 Queimada.
00:30/01:30 Dantzaldia, Solara orkestrarekin.

Maiatzak 7, larunbata
11:30 Umeendako “chaves” jaurtiketa.
12:00 Herri kirolak.
13:00 Igel-toka txapelketa.
16:00 Helduendako “chaves” jaurtiketa.
18:30 Galiziako musika eta dantzak, Os Galaicos eta Usartza Txistulari Taldearekin.
22:30/00:30 Dantzaldia, Ritmo Joven orkestrarekin. 00:30 Queimada. Urkizu.

Maiatzak 8, igandea
11:45 Kalejira, Untzagatik Urkizura, Os Galaicos eta Eibarko Trikitilariekin.
12:30 Dantzak eta musika, Kezka dantza taldearekin, Eibarko Trikitilariekin eta Os Galaicos-ekin.
14:00 Lore-eskaintza Castelaoren oroigarrian.
16:30/18:30 Jolasak (Odisea joko-elkartea).
18:30/20:30 Ustekabe txaranga.
22:00 Amaiera. Urkizu.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »