Kofradixa Egunak eta Arrate izenekoen ospakizunak ederto girotu zuten Arrate

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Kofradixa Egunak eta Arrate izenekoen ospakizunak ederto girotu zuten Arrate
ETA KITTO 2019, Ira 16

Arrateko Amaren eguna ospatu ostean, atzo berriz ere jai giroa nagusitu zen Arraten, Baserritar Jubilatu eta Kofradixa Egunaren harira antolatu ziren jarduerei esker. Urtero lez, goizean egin zen Simon Aldazabal XXIV. Antxitxiketaldia eta Arrateko santutegian, berriz, 11:00etan hasi zen bertsolariek lagundutako Meza Nagusia. Hori amaitu eta jarraian, Arrateko Amaren irudia prozesioan atera zuten Kofradixako kideek, Usartza Txistulari Taldekoek lagunduta eta eguerdian hasi zen Udalak urtero antolatzen duen paella lehiaketa. Aurten beste batzuetan baino parte-hartzaile gutxiago egon ziren, baina, hala ere, animatu ziren bikoteak primerako giroan prestatu zituzten ondoren jan zituzten paella ederrak. Eta, egitaraua agurtzeko, arratsaldean idi-probak hartu zituen probalekuak. Ordura arte eguraldia lagun izan zuten arren, arratsaldeko lehen orduan euria hasi zen eta, beraz, lehen idi-pareak euripean egin behar izan zuen proba eta Udalak ematen duen Arrateko Amaren Saria arratsaldeko hirugarren idi-pareak, Galder BolaƱosenak (Oliden) eskuratu zuen, ordu erdiko tartean 54 plaza egin eta gero. Bestalde, aurten 23. edizoa bete duen Arrate izenekoen jaiak Kofradixa Egunarekin bat egin du eta, hori ospatzeko elkartu ziren andrek urteroko planari jarraitu zioten: euretako batzuk oinez igo ziren Arrateraino, Ama Birjinaren pausoen bide zaharretik eta, denak Arraten elkartu eta gero, meza, bazkaria, jolasak eta bestelakoak tartean zirela, egun zoragarria pasatu zuten. ATZO ARRATEN EGINDAKO ARGAZKIAK GURE MEDIATEKAN AURKITUKO DITUZUE.

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »