Euskal Jaiaren egitarauaren barruan maiatzaren 16an, martitzenean, talogintza ikastaroa egingo da Arrate Kultur Elkartean, Soko Baskaranekin. Saio bakarra izango da, 18:30ean Arrate Kultur Elkartearen lokaletan, eta bertan parte hartzeko izena eman beharko da aldez aurretik, arratekultu@gmail.com helbidean edo, bestela, 638284912 telefono zenbakian. Kulturaleko bazkideentzat doan izango da eta besteek 5 euro ordaindu beharko dituzte.