Ustekabe Iruñeako Sanferminetan danborradaren doinuekin

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Ustekabe Iruñeako Sanferminetan danborradaren doinuekin
ETA KITTO 2022, Uzt 07

Ustekabe txaranga Iruñean izango da bihar goizean, 11:00etan, Donostiako Bar Antonio danborradarekin batera Sanferminak girotzen. “Gerriko eta zapi gorria arropa txuriaren gainean jantzita, danbor hotsak entzungo dira Iruñeako Sanferminetan, nafar doinuak eta Sarriegiren melodiak tartekatuz”, diote Ustekabe txarangakoek.

Kalejira Gazteluko Plazatik abiatuko da eta Sarriegiren doinuek girotuko dute Iruñea. “Donostiako Danborradako kantutegia zurruna izan ohi da, errespetatu egiten da San Sebastian egunean. Data eta agerlekua aldatuta, ez dago lekuz kanpo bestelako doinuak ere sartzea, eta halaxe egingo dugu. Batetik, Sanferminetako doinu ezagunak interpretatuz eta danbor eta barrilekin fusionatuz eta, bestetik, bestelako doinu ezagunekin ere jaigiroa sortuz”, adierazi dute txarangakoek

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »