Jendeak interes handiarekin jarraitu zituen Debabarreneko Gaztaren Asteko jarduerak

Jendeak interes handiarekin jarraitu zituen Debabarreneko Gaztaren Asteko jarduerak
2019/10/30 eta kitto!
Asteburuan egin da laugarrenez Debabarreneko Gaztaren Astea, Eibarko Udalak eta Debemen Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteak antolatuta. Ekimenarekin gure eskualdeko artzaintza eta inguruko artzainek egindako lana ezagutzera eman nahi dituzte eta, asmo horrekin, barixakuan Debabarreneko gazta-dastaketa egin zuten Untzagako jubilatuen egoitzan. Bertan eskualdeko gazta-ekoizleek euren lanaren inguruko aurkezpena egin zuten eta, ondoren, gazta ezberdinen dastaketa hasi zen. Eta domeka goizean, berriz, Gaztaren Azoka egin zen Untzagan, hainbat erakustaldirekin lagunduta. ARGAZKI BILDUMA IKUSTEKO JOAN MEDIATEKARA.