Jose Miguel Laskurain Bielorrusiara bidaiatuko da eguenean, hango orkestra zuzentzeko

Jose Miguel Laskurain Bielorrusiara bidaiatuko da eguenean, hango orkestra zuzentzeko
2019/01/14 eta kitto!
Bielorrusiara bidaian joango da Jose Miguel Laskurain orkestra zuzendari eibartarra eguenean, hango irrati telebistako orkestra nazionala zuzentzeko. Atzo eguerdian Bergarako txistulari bandarekin emanaldia eskaini zuen Bergarako Udaleko osoko bilkuren aretoan eta, emanaldiaren amaieran esan zuenez, pozik dago Bielorrusian duen lagun baten bitartez sortu zaion aukera eta erronkarekin. Musikari profesionalak zuzenduko ditu Laskurainek, Errusiako musika oinarri duen emanaldian.