Kalkulatu ezazu zuk zeuk noiz tokatuko zaizun txertoa jartzea

Kalkulatu ezazu zuk zeuk noiz tokatuko zaizun txertoa jartzea
2021/01/28 eta kitto!
Nola jakin noiz jarriko didaten txertoa? Kalkulu hori egiten duen aplikazio bat merkaturatu berri dute: OmniCalculator 'online'. Tresna horrek txertoa hartzeko itxarote-denbora aurreikusten du, Osasun Ministerioaren egutegian oinarrituta. Hiru etapa ezartzen ditu populazio-talde bakoitzaren arriskuaren eta adinaren arabera eta unean uneko txertaketa-erritmoa aztertuta.

Espainian aurreko astean hasi ziren COVID-19aren aurkako txertoaren bigarren dosiak jartzen, baina, ez da komeni ilusio handirik egitea: osasuntsu dauden helduak izango dira zerrendetako azken-aurrekoak, haurdun daudenen eta gaixotasuna pasatu dutenen aurretik.

Hala, osasun-arloan lan egiten ez duten eta arrisku-patologiarik ez duen herritarrek itxaron egin beharko dute 850.000 eta 12.000.000 pertsonaren atzetik. Ondo bidean, lehen dosia ekainean jasoko dute aurretik aipatutako herritarrek.

Aplikazioaren funtzionamendua erraza da. Zenbait datu zehaztu besterik ez dago: erkidegoa, adina, osasun langilea zaren, arrisku-patologiarik daukazun, haurdun zauden… besteak beste. Parametro guztiak bete ondoren, txertaketa-ilaran aurretik dauden pertsonen gehieneko eta gutxieneko kopurua erakutsiko da.