Keixetaren “Dikotomia” pintura eta zeramika erakusketa zabalduko dute bihar Portalean

Keixetaren “Dikotomia” pintura eta zeramika erakusketa zabalduko dute bihar Portalean
2019/02/07 17:08
eta kitto!
Bihar arratsaldean, 19:00etan inauguratuko dute Portalean “Dikotomia”, Keixeta (Arroa, 1963) artistaren pintura eta zeramika erakusketa, azken hiru urteetan egindako lanekin. Erakusketari izena ematen dioten bi bloke independentek osatzen dute bilduma; alde batetik pinturari eskainitako atala dago, tamaina ertain eta handiko 30 kuadro baino gehiagorekin; eta, horrekin batera, tornu buztingilearen teknika tradizionalarekin sortutako eskulturak ere ikus daitezke. Martxoaren 3ra arte zabalik egongo den erakusketa osatzeko irudiak proiektatuko dituzte, bisitan doazenek artistak erabiltzen dituen lan-prozesu esperimentalak ikus ditzaten. Martitzenetik domekara bitartean zabalduko dute, 18:30etik 20:30era.