[2. IBILBIDEA] Olatz bailarako geo-ibilbidea

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
[2. IBILBIDEA] Olatz bailarako geo-ibilbidea
ETA KITTO 2021, Abu 03

PR-Gi 47 / 6,2 km / Olatzen hasi eta amaitu

Erraz egin daitekeen ibilbide zirkularra da hau. Olatz, Euskal Kostaldeko Geoparkeko polje bitxia da, bailara itxia alegia, non bertako urak kareharrizko haitzuloetan barrena desagertzen diren. Isidro Deunaren eliza ondoan hasi eta amaitzen den ibilbidean zehar, bertako geologia bereizitasunak ezagutzeko aukera dugu panel ezberdinei esker, baita hainbat elementu etnografiko ere: leizeak, karobiak, estelak, mitologia multzoak… Interes puntuak: Abeletxeko artea, Arrikruzeko hilarria eta Kobaldeko haitzuloa.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »