[9. IBILBIDEA] Santa Katalinako talaia

[9. IBILBIDEA] Santa Katalinako talaia
2021/08/12 eta kitto!
1,7 km / Debako erdigunean hasi eta amaitu

Santa Katalina talaia natural zoragarria da. Euskal Kostaldearen zati handi ederra ikusten da bertatik. Begiratoki paregabea da; kostaldeko paisaia zoragarriek Geoparkearen barnealdeko paisaia karstikoarekin bat egiten dute bertan. Interes puntuak: Gurutze ermita, San Rokeko galtzada eta ermita, Santa Katalina ermita, Deba ibaiaren ibilera, Deba eta Zumaiako itsaslabarrak, Andutz eta Arno mendiak...