Afizionatuen mailako pilota partidua gaur Astelenan

Afizionatuen mailako pilota partidua gaur Astelenan
2020/10/16 eta kitto!
Arratsaldeko 19:15ean hasita, helduen mailako binakako norgehiagoka izango da gaur Katedralean. Partidua 3. Mailako eskuz binakako txapelketaren barrukoa da, une honetan jokatzen diharduten lehenengo fasekoa. Eibarko Klub Deportiboko bikotea Agirresarobek eta Zubizarretak osatuko dute eta aurrez-aurre Ataungo ordezkariak izango dituzte. Frontoia ordu laurden lehenago zabalduko dute, hau da, 19:00etan.