Alcorcon-Eibar partidua ikusteko 500 sarrera jarriko dituzte salgai eibarzaleentzat

Alcorcon-Eibar partidua ikusteko 500 sarrera jarriko dituzte salgai eibarzaleentzat
2022/05/23 19:11
eta kitto!
Eguaztenean Alcorcon-Eibar partidua ikusteko 300 sarrera jarriko dituzte salgai 09:30etik aurrera, Orsaixan dendan (Ipurua foball zelaian), 30 eurotan. Sarrerak Eibarko bazkideentzat bakarrik egongo dira eskuragarri, eta bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu izen-abizenak eta NAN zenbakia emanez.

Sarrera hauez gain, Alcorconek 200 sarrera gehiago jarriko ditu salgai eibarzaleentzat euren webgunean, 40 eurotan, Alcorconen zelaian bisitarientzat erreserbaturiko gunearen ondoan.

Eguaztenean sarrerak agortzen ez badira, eguenean publiko orokorrarentzat jarriko dira salgai.

 

Autobusak doan

Partidua domekan 20:00etan jokatuko da eta Eibarrek doako autobusak jarriko ditu Alcorconera joateko eta handik itzultzeko. Autobusak Orsaixanen erreserbatu ahal izango dira sarrerak eskuratu ondoren eta domekan 07:30ean irtengo dira Madrilerantz, partidu ostean itzultzeko.