Aratoste etenaldiari begira Bar Txoko taldeak ihes egin du foball-zaletuen Liga txapelketan

Aratoste etenaldiari begira Bar Txoko taldeak ihes egin du foball-zaletuen Liga txapelketan
2023/02/15 eta kitto!
Azken asteburuan ere bere partidua erraz irabazita (6-1 TX4 Fitness Akats taldeari), foball-zaletuen ligako liderrak dagoeneko zortzi punturen aldea ireki du Garajes Garcia bigarrenarekiko eta bederatzikoa Adahi Eraieder-ekiko. Euren atzetik datoz, puntu bakarrean sartuta, America Sport, GastroGilda eta JMR Tankemans, liderrarengandik 13 eta 14 puntutara. Inoren esparruan geratu da Feredu Bar EzDok eta urruti, sailkapenaren zuloan, TX4 Fitness Akast, Los Paisanos L. Rueda eta Bali Center Sports. Datorren asteburuan, Aratosteak direla-eta, ez da jardunaldirik izango. Hala ere, izango da partidu bat: aurreko asteburuan jokalari baten heriotzagatik jokatu ez zen neurketa jokatuko da oraingoan.