Asola Berrikoak gero eta nagusiago Gipuzkoako txapelketan

Asola Berrikoak gero eta nagusiago Gipuzkoako txapelketan
2022/05/05 eta kitto!
Fin dabiltza benetan Eibarko bolatokiko ordezkariak 51. Gipuzkoako Txapelketan: hainbeste gaur egungo sailkapen nagusiko hiru lehenak Asola Berrikoak direla. Iñaki Gojenolak agintzen du sailkapenean, Oier Ugarteburu bi txirlora eta Garikoitz Rodriguez hirura dituela; euren atzetik daude Elgetako Fidel Madariaga, laura, eta San Migueleko Unai Loiola, bostera.

Sailkapen nagusitik aparte, Ander Unamunok benjamin mailako sailkapena lideratzen du, Bittor Astigarraga hirugarren da beteranoetan eta Enara Montiel laugarrena emakumezkoetan. Montiel bera bigarren izan zen Lasturren jokatutako azken tiraldian, Azpeitiko Garmendipeko Iñaki Caballeroren atzetik. 65 bolarik hartu zuten parte tiraldi horretan eta Caballero bakarra izan zen top egiten, bederatzi txirlo botatzearekin bat.

Txapelketako seigarren jaurtialdia bihar jokatuko da Leintz-Gatzagan, 17:00etan hasita.