Aste honetan ere barixakuan jokatuko du SmartBank Ligako Eibar KE-k

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Aste honetan ere barixakuan jokatuko du SmartBank Ligako Eibar KE-k
ETA KITTO 2023, Api 18

Barixakutik barixakura, jardunaldi honetan ere Eibar KE-k abiatuko du Ligako jardunaldia, hilaren 21ean Real Zaragoza hartuz Ipuruan, gaueko 21:00etatik aurrera. Partidu hori prestatzeko hiru saio egingo dituzte Gaizka Garitanoren mutilek, gaur eta bihar goizez eta etzi, partiduaren bezperakoa, arratsaldez egiteko. Gaurko saioa 11:00etan hasi da Ipuruan bertan, biharkoa 11:30ean abiatuko da Atxabalpen, eta eguen arratsaldekoa ere Atxabalpen izango da, 18:00etan hasita. Behin partidua jokatuta, zapatu goizean Atxabalpen izango dute beste saio bat, 11:00etatik aurrera, eta domekan atsedena hartuko dute.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »