Aurpegia eta gurutzea Urbateko waterpolo taldeentzat azken asteburuan

Aurpegia eta gurutzea Urbateko waterpolo taldeentzat azken asteburuan
2021/06/09 eta kitto!

Gizonezkoen taldeak titulua gero eta gertuago duenean, Askartzari 8-7 irabazi eta gero, emakumezkoenak Liga irabazteko azken aukera galdu du Bidasoaren aurrean 12-9 amore eman eta gero.


Gizonezkoen taldeak gogor borrokatu behar izan zuen aurkaria gainditzeko, lehen bi zatien ondoren markagailuak erakusten zuen 5-1ekoa gero asko zaildu zitzaielako eibartarrei bizkaitarrek Orbea igerilekura paseatzera ez zirela etorri erakutsi zutenean. Amaierarako bi minuturen faltan, gainera, berdintzea lortu zuen Askartzak, azkenean Jon Treviñoren zartako batek partidua erabakitzeko.


Ordu berean Irunen jokatutako partiduan Urbat-Urkotronik-eko emakumezkoen taldeak galdu egin zuen eta Liga hirugarren amaituko du seguruenik, ondo merezitako postuan. Azkenik, gizonezkoen bigarren taldeak ondo gainditu zuen azken proba, Hernaniri 21-8 irabazita.