Balio handiko garaipenak lortu zituzten Mecalbe Eibar Eskubaloiko talde nagusiek

Balio handiko garaipenak lortu zituzten Mecalbe Eibar Eskubaloiko talde nagusiek
2022/12/20 09:43
eta kitto!
Batez ere emakumezkoen taldeak Zaragozan lortutakoak garrantzi handia izan dezakeelako sailkapenean, aurretik duen Imdeam La Jotari partidu guztian nagusitu zitzaiolako, hasi eta buka kontrolpean izan zuen partiduan. Azken emaitzak (19-25) ondo erakusten du aginte-makila zeinek izan zuen neurketan, arlo horretan lan zoragarria eginez. Nahia Benitez buru zutela, talde guztiak ondo erantzun zuen zapatukoan eta horren adierazle da hamar jokalarik gutxienez gol bat sartzearena. Gizonezkoen taldea, bestalde, espero baino larriago ibili zen Uharteren aurkako partidua aurrera ateratzeko (28-26). Batez ere lehen zatian lortutako aldeari esker nagusitu zen Mecalbe Eibar, gero erlaxatu eta bigarrenean aurkariari markagailuan hurbiltzeko aukera eman ziolako. Etxekoen goletatik 20 hiru jokalariren artean lortu zituzten: Garikoitz Viguerak eta Jon Barruetabeñak zazpina gol lortu zituzten, Mikel Zuloagak sei sartzen zituen bitartean. Gabonetako atsedenaldira laugarren postuan joango dira Fernandorenak.