Bar Txoko guztiz nagusitu da foball-zaletuaren denboraldian

Bar Txoko guztiz nagusitu da foball-zaletuaren denboraldian
2022/06/01 eta kitto!
Aurreko zapatuan Garajes Garciari 3-0 irabazita, Bar Txokok Ligan eskuratutako txapela berretsi zuen Kopa torneoan ere. Ismael, Alex eta Munioz izan ziren partiduko goleatzaileak. Eta Garajes Garcia oraingoan ere azpitxapeldun izatearekin konformatu behar izan zuen, Ligan egokitu zitzaion bezala.

Partiduaren amaieran izandako ekitaldian denboraldiari dagozkion sari guztiak banatu ziren, ohorezko koadroa honela geratuz: Ligan, Bar Txoko, Garajes Garcia eta JMR Tankemans taldeek osatu zuten podiuma, Bar Txokok bereganatu zituen goleatzaile nagusiaren eta gol gutxien jasotako atezainaren sariak eta, azkenik, kiroltasunarena Bali Center Sports taldearentzat izan da; Kopan, bestalde, Bar Txokok jaso zuen txapela eta finaleko jokalari onenaren saria eta Garajes Garcia azpitxapeldun geratu zen.