Bertan behera geratu dira asteburuko hainbat kirol lehiaketa

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Bertan behera geratu dira asteburuko hainbat kirol lehiaketa
ETA KITTO 2020, Urr 23

Koronabirusak eragindako egoera larritzen joan denez, asteburuan egin behar ziren hainbat lehiaketa bertan behera geratu dira. Avia Eibar Saskibaloi Taldeak, adibidez, gaurko entrenamenduak eta asteburuko lehiaketak bertan behera uztea erabaki du. “Laster emango dugu datorren asterako agendaren berri”, diote Twitter bitartez.

 

Foballean, Gipuzkoako Foball Federazioaren menpe dauden txapelketen hurrengo bi jardunaldiak atzeratu egingo dira. Era berean, Eibar FTk adierazi duenez, “harrobiko gainontzeko taldeen lagunartekoak bertan behera gelditu dira”, eta harrobiko hainbat talderen (infantilak, alebinak, Foball Eskola eta Foball Egokitua) entrenamenduak bertan behera geratu dira.  

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »