Bertan behera laga dituzte 6 eta 16 urte bitarteko haurrentzat antolatutako eskola-kiroleko jarduera guztiak

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Bertan behera laga dituzte 6 eta 16 urte bitarteko haurrentzat antolatutako eskola-kiroleko jarduera guztiak
ETA KITTO 2020, Aza 17

Eskola-kiroleko jarduera guztiak bertan behera lagatzea erabaki dute Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek. Erabakia eskola-kirolean murrizketak aplikatzeari buruzko Lehendakariaren azaroaren 6ko 30/2020 Dekretuaren 6. puntuaren interpretazio bateratu gisa hartu da. Horren arabera, beraz, bertan behera geratu dira eskolaz kanpoko ordutegian eta 6 eta 16 urte bitarteko eskola-umeentzat egiten diren kirol-jarduera guztiak, ikastetxeek, kirol-klubek, gimnasioek, udalek nahiz beste edozein erakundek antolatutakoak barne.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »