Bi eibartar EHko Trail Euskal Mendizale Federazioaren Kopako txapeldun

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Bi eibartar EHko Trail Euskal Mendizale Federazioaren Kopako txapeldun
ETA KITTO 2023, Urr 04

Irailaren 23an Iparraldeko Azkain herrian jokatutako SkyRhun mendiko lasterketarekin amaitu zen Euskal Herriko Kopa. Lehiaketa hori Kopako zortzigarrena izan zen eta, amaieran, maila guztietako sariak banatu ziren. Kalamua Korrikalari Taldeko bi ordezkarik, gainera, beteranoen C mailako onenak izan ziren Lineako Euskal Herriko Kopa horretan: Natxo Garay goi-goian sailkatu zen, 521 punturekin, eta Javi Alday bere atzetik, 486 punturekin. Sailkapen orokorrean ere oso postu onak eskuratu zituzten, rankingeko 10 onenen artean geratzeko, bederatzigarren eta hamargarren postuetan hain zuzen ere.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »