Bihar Amañako frontoian jokatu behar ziren pilota partiduak Altzubarrenera aldatu dituzte

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Bihar Amañako frontoian jokatu behar ziren pilota partiduak Altzubarrenera aldatu dituzte
ETA KITTO 2023, Mai 19

Amaña es la Caña elkarteak antolatzen duen V. Esku Pilota Txapelketaren biharko jardunaldia, eguraldi iragarpen kaskarrak direla-eta, Amañako Dorreetako Frontoitik Azitainen dagoen Altzubarren Frontoira aldatu dituzte. Jaialdia iragarritako orduan hasiko da, goizeko 10:00etan, eta pilotaleku horrek benjaminen mailako partiduak hartuko ditu. Gainerako partiduak, alebin eta infantil mailakoak, Astelena frontoian jokatuko dira.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »