Bihar Saskibaloiaren Jaia hartuko du Ipurua kiroldegiak

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Bihar Saskibaloiaren Jaia hartuko du Ipurua kiroldegiak
ETA KITTO 2023, Mai 19

Urterokoari jarraituz, Eibar Saskibaloiak bere egun handia ospatuko du. Taldeetako jokalariez gain, klubeko arduradunek “familietakoak eta lagunak ere” gonbidatu dituzte. Goizeko 09:30ean hasiko dira ekitaldiak eta arratsaldeko 15:30ak arte iraungo dute eta, “jai-giroan mutgiltzeko, taberna eta musika ere egongo dira”. Gutxi gorabehera bitan banatu dituzte saioak: eguerdira arte egingo direnak eta hortik aurrerakoak.

Goizekoan trebetasunak (09:30-10:15), tiroa (10:30-11:15), partidua (11:30-12:00) eta janordua (12:00-12:30) eskainiko dituzte hainbat pistetan banatuta: behekoan eskola mailakoak arituko dira, berdean infantilak eta erdikoan kadeteak. Azken bietan, gainera, partiduetan gurasoek ere hartu ahal izango dute parte. 12:30etik 13:30era sariak banatuko dira eta argazkia aterako. Hortik aurrera juniorren eta seniorren ordua izango da, lehenengoak pista berdean eta bigarrenak erdikoan: bien kasuan hirukoekin hasiko dira (13:30-14:15) eta ondoren partidua jokatuko dute (14:30-15:00). Jarraian, 15:30ak arte, sariak banatu eta argazkia aterako dute.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »