Bolunburu Memorialak Gipuzkoako kros txapelak erabaki zituen

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Bolunburu Memorialak Gipuzkoako kros txapelak erabaki zituen
ETA KITTO 2020, Urt 28

Aurreko domeka goizean eguraldi eta giro paregabean jokatutako lasterketetan, Goierri Garaiako Ainhoa Sanzek eta Deportes Apalateguiko Hossain Kaanachek, Arrateko proba irabazteaz gain, egun horretan amaitzen zen kros denboraldiko Gipuzkoako txapela jantzi zuten eta Laboral Kutxa Saria bereganatu. Horrez gain, LXIX. Bolunburu krosean guztira 250 atleta izan ziren parte hartzen eta, Klub Deportiboko ordezkarien artean, Kalaka Gonzalez nabarmendu zen: bere hirugarren postuari esker, gainera, Gipuzkoako txapela jantzi du 18 urtetik beherakoenen artean. Iker Gisasolak 13. amaitu zuen proba berean. Eibartarren bestelako emaitza aipagarrienak honakoak izan ziren: absolutoetan, Julen Teran zazpigarren, Txomin Osoro hamargarren eta Igor Fernandez 22. postuan; masterretan, Roberto Gartzia (14) eta Markos Untzetabarrenetxea (22); infantiletan, Alaitz Sanz hirugarren, Iraia Miñana (11), Enara Gabiola (13) eta June Arosa (14); eta alebinetan, June Alberdi seigarren, Irati Arizmendiarrieta (11) eta Elene Arrazola (15), eta  Martin Elorza (16) eta Igor Usabiaga (18).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »