Deportiboko mendizale taldeak Itsasaldea, Pirinioak eta Iparraldeari begirako irteera prestatu du uztailaren 2rako

Deportiboko mendizale taldeak Itsasaldea, Pirinioak eta Iparraldeari begirako irteera prestatu du uztailaren 2rako
2022/06/22 eta kitto!
Urruñeko Olhette auzotik abiatuko da zapatu horretako irteera, jarraian 905 metroko Larrun tontorrera igo eta Askainen amaitzeko. Guztira 16 kilometroko ibilbidea osatuko dute, igotzeko 1.127 metroko desnibela eta jaisteko beste 1.257 metrokoa gainditzeko. Bidean 568 metroko Subiria tontorra eta 700eko Larrun Txiki ere gaindituko dituzte. Antolatzaileek diotenez, “oso txango polita izango da, gehiago oraindik eguraldiak laguntzen badu”. Irteeran parte hartzeko izena ematea nahi dutenek Klub Deportiboko bulegoetara jo dezakete martitzen eta eguenetan (19:30-20:30) edo, bestela, 943-201904 telefono zenbakira deituta.
Bestalde, aurreko asteburuan (ekainak 18 eta 19) Pirinioetara egindako irtenaldian aurreikusitako tontor guztiak gainditu zituen Deporreko mendizaleek osatutako taldeak. Hamahiru izan ziren elkartu zirenak 2.000 metrotik gorako gainak egiteko. Argazkian, 2.506 metroko Pic Lurtet-en ateratako irudia.

mendian 2