Domekak Kirolian egitasmoari hasiera emango zaio asteburuan

Domekak Kirolian egitasmoari hasiera emango zaio asteburuan
2022/01/12 eta kitto!
Ipuruako kiroldegian 8 eta 11 urte arteko haurrei kirola egiteko eta jolasteko aukera ematen die Domekak Kirolian egitasmoak. Jarduera domeka honetan jarriko da martxan eta martxoaren 27ra arte egongo da zabalik, 17:45etik 19:45era.

Umeek kirol eta jolas ezberdinak uztartuko dituzte, helburu nagusia ondo pasatzea izango delarik. Hori horrela izateko, Astixako bi begirale egongo dira jarduera dinamizatzen Ipuruako kiroldegiko kantxa berdean.

Domekak Kirolian egitasmoan parte hartzeko ezinbestekoa izango da Kirol Patronatuko txartela edukitzea, baina jarduera doakoa izango da.