Edu Sousa eibartarrak areto futboleko Munduko Txapelketa irabazi du Portugalekin

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Edu Sousa eibartarrak areto futboleko Munduko Txapelketa irabazi du Portugalekin
ETA KITTO 2021, Urr 06

Mirandela (Portugal) herrian jaio eta Eibarren hazi den Edu Sousa futbol aretoko atezainak Munduko Txapelketa irabazi du Portugalgo selekzioarekin. Sousak ezin izan da egon Lituanian jokatu den azken fasean, bidaiatu baino egun bat lehenago COVID-19ean positibo eman zuelako, baina finala zuzenean ikusteko aukera izan zuen eta kopa altxatu ahal izan zuen, Argentinari 1-2 irabazi ondoren.

Sousak Valdepeñasgo Viña Albali taldean jokatzen du eta Portugalgo selekzioaren atezain titularra izan ohi da. Horrela, Munduko Txapelketako azken fasea kanpotik bizi izan badu ere, garaipena berea ere bada eta Portugalen lehen munduko txapelketari kutsu eibartarra eman dio.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »