Eibar Errugbiaren kanpusa arrakastatsua izan da

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibar Errugbiaren kanpusa arrakastatsua izan da
ETA KITTO 2021, Uzt 15

Hainbat eskualdetik etorritako 25 jokalarik hartu dute parte lau egunez Eibarren izandako kontzentrazioan, bertan jarduera, entrenamendu, teknika, lasterketa eta gimnasia-teknika hobetzeko lanetan. Gure herria errendimendu handiko gunea izateko helburuarekin, aurten gainera Eibarko Udalaren babesa ere izan dute antolatzaileek.

Parte-hartzaileak entrenatzen Amaia Erbina eta Anne Fernandez de Corres izan dira, eta staff teknikoan honakoak hartu dute parte: Lea Etxebarrieta kanpuseko koordinatzaile lanetan, Cristina Guntin Eibar Rugbyko seniorren entrenatzailea kirol arloa kudeatzen, Raquel Fraguas prestakuntza fisikoaren ardura eramateko eta, azkenik, Ainhoa Llorente fisioterapiaren arloa gidatzen. Kanpusean, errendimendua maila gorenera egokitzeaz gain, beste hainbat jarduerei heldu diete: surf klaseaz, nutrizio- eta kirol-soziologia-hitzaldiez…

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »