Eibar Eskubaloiak lore-eskaintza egingo dio eguenean Arrate Amari

Eibar Eskubaloiak lore-eskaintza egingo dio eguenean Arrate Amari
2022/09/27 eta kitto!
Eguenean, hilak 29, Eibar Eskubaloiak denboraldi berriari hasiera ofiziala emango dio, Arrateko Amari egingo dion lore-eskaintzarekin. Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta antolatzaileek aukera aprobetxatuko dute denboraldi berrirako ekipazioak aurkezteko. Bertan izango dira baita alkatea eta beste ordezkari politikoak. Ez dira faltako, ezta, klubak izango dituen babesle eta kolaboratzaileek. Azkenik, bi talde nagusiak ordezkatuz, emakume zein gizonezkoen senior mailako lehen bi taldeetako kapitainak ere izango dira.