Eibar FT Bigarren Mailara jaitsi da

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibar FT Bigarren Mailara jaitsi da
ETA KITTO 2021, Mai 16

Eibar FT-k Bigarren Mailan jokatuko du datorren denboraldian. Mendilibarren mutilek 4-1 galdu dute gaur Valentziaren aurka eta, Liga amaitzeko partidu baten faltan, ezin izango diote mailara eutsi.

Partidua oso gaizki hasi da eibartarrentzat, Gonçalo Guedesek gola sartu baitu 3. minutuan. Portugaldarraren golak min handia egin dio Eibarri eta Carlos Solerrek beste bi gol sartu ditu 19. eta 30. minutuetan.

Mendilibarrek Bryan Gil eta Sergi Enrich zelairatu ditu 36. minutuan markagailuari buelta emateko asmoz eta Gilek eibartarren gola egin du handik bi minutura. Gorriurdinek gertu izan dute bigarren gola, baina Arbillak zutoinera bidali du baloia eta hurrengo jokaldian baloiak eskuan jo dio Valentziako defentsa bati, baina epaileak ez du penaltirik ikusi.

Aldagelatik bueltan, Guedesek lau minutu behar izan ditu Valentziaren laugarren gola egiteko eta partidua erabakita lagatzeko. Hortik aurrera Eibarrek ez du arrisku larregirik sortu. Horrela, azken zazpi denboraldietan maila gorenean ibili ondoren, amaitu da Eibarren ametsa eta hain ezaguna duen Bigarren Mailara itzuliko da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »