Eibar FT-k Celta hartuko du domekan Sevilla gainditu ondoren

Eibar FT-k Celta hartuko du domekan Sevilla gainditu ondoren
2019/09/27 07:45
eta kitto!
Sevillarekin 0-2 galtzen joan eta gero, Ipuruan atzo egindako balentriak indarberritu egin du Mendilibarren taldea eta zaletuak gogotsu daude domeka eguerdian, 14:00etan hasita, Celtari irabazi eta sailkapenean aurrera egiteko asmoarekin.  Gaur da azken eguna partidu horretarako sarrerak lortzeko, 15 eta 35 euroren artean. SD Eibar-en web orrian lortu daitezke edo, bestela, bulegoan (09:30-13:30 eta 15:30-19:00). Une honetan galiziarrek Eibarrek baino puntu bat gehiago du. Sevillaren kontrako goleatzaileak Orellana (penaltiz), Pedro Leon eta Cote, azken hori falta jaurtiketan, izan ziren.