Eibar KE-ren denboraldi honetako hirugarren ekipazioaren edizio mugatua salgai

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibar KE-ren denboraldi honetako hirugarren ekipazioaren edizio mugatua salgai
ETA KITTO 2023, Ots 08

Atzotik eskuragarri da Eibar KE-ren ekipazio hori Orsaixanen eta Klubeko online dendan. Kamisetak 59,90 euroko prezioa izango du, galtzak 25 eurotan erosi ahal izango dira eta galtzerdiak 12 eurotan. Janzkera osoak edo arropa solteak eros daitezke. Martitzenean Orsaixanen kamiseta erosten duten lehenengo hamarrek galtzak doan eskuratuko dute. Aukera hori ez da online egiten diren erosketetarako. Elastikoa serigrafiatu nahi dutenek lehenengo taldeko jokalari baten izenarekin bakarrik egin ahal izango dute, eta ezingo da izena pertsonalizatu.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »